Iker Imazek eta Beñat Jauregik irabazi dute Mutiloako mus kanporaketa

Euskal Herriko 16. mus txapelketako herrikako kanporaketa jokatu zuten ostiral gauean. Iker Imaz eta Beñat jauregik osatutako bikotea izan zen irabazlea. Bigarren egin zuten Eñaut Altunak eta Jon Sarasolak.
Guztira, 11 bikotek hartu zuten parte Mutiloako Txerri Gorri elkartean antolatutako kanporaketan. Ondorioz, aipatutako bi bikoteak sailkatu dira martxoaren 22an Itsasondon jokatuko den Gipuzkoako finalera.