2025/2/24

Sutea

Izazpi mendia sutearen ondoren

Ezkio aldeko magala erabat belztuta utzi du otsailaren 21eko goizaldean piztutako suak. Ikus Gotzon Aranburuk egindako bideoa.

Iñaki Gurrutxaga

Urola Garaiko Jabetze Eskolaren eskaintza berria

Udara arte hainbat ikastaro eta jarduera antolatu ditu. Goierri garaiko 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta daude. Izenak emateko epea irekita dago.

'Ireki liburuak begiak irekitzeko'

Irakurzaletasunari hauspoa emateko kanpaina abiatu dute Beasainen

‘Ireki liburuak begiak irekitzeko’ lemari eutsiz abiatu dute kanpaina Udalak eta liburutegiak. Irakurzaletasuna sustatzeko hamalau ekintza izango dira apirilera arte. Egitarau osoa albistean.

txirrindularitza

Ampoko txirrindulariak podiumean

Eskolarteko bigarren proba jokatu da asteburuan Andoainen. Alebin eta infantil mailetako podiumetan izan dira goierritarrak. Hirugarren lasterketa Zegaman jokatuko da martxoaren 8an.

Erdi Aroko festa berreskuratuko dute Seguran

Segurako hainbat gaztek heldu diote erronkari. Orain dela 10 bat urtetik ez dute Erdi Aroko festarik egin Seguran. Uztailaren 12rako zehaztu dute data.

BERTSOLARITZA

Primi Murgiondo omendu dute Legazpiko bertso-afarian

Bertso-Olariak bertso eskolak urtero antolatzen du urte hasieran, eta Murgiondok joateko ohitura zuen. Iaz hil zen.

Aitzol Apalantzak eta Olatz San Miguelek irabazi dute Gabiria-Legazpi rally-sprinta

Larunbatean jokatu zen proba, Euskal Herriko automobilismo denboraldiari hasiera emanez. Alberto Marcos-Garazi Beitia taldeak bigarren egin zuen sailkapen nagusian, eta lehena izan zen 5. Klasean. Xabier-Mujika-Igor Velascok ere lehen postua egin zuten 4. Klasean, eta Jon Etxeberria-Mireia Saizar taldeak ere bai Formula Librean.

ESKU-PILOTA

Ataungo hiru pilotariak finalerdietan

Albisuk binakako txapelketan nagusian lortu du sailkapena, eta Senarrek eta Zubizarreta III.ak B serieko txapelketakoan.

Iñaki Gurrutxaga

Oiangureneko ikasleen 'Jateko moduko liburuak' kultur topaketa Barrenan

Gonbidatu berezia izango dute: Patxi Zubizarreta herriko idazlea eta Oiangureneko ikasle ohia. Eukene Cabido eta Lili Aizpurua marrazkilariek ere parte hartuko dute.

Herri libre bat

‘Herri libre bat’ dinamikaren Goierri mailako aurkezpena

Ekimenaren prestaketari begira, Goierri mailako batzordea osatuko dute.

Mus txapelketa
Santikuntz jaiak

Haur eta gazteen danborradarako izen-ematea irekita

Maiatzaren 1ean izango da, eta martxoaren 14an amaituko da izena emateko epea. HH5etik DBH-4 arteko haur eta gazteek izango dute parte hartzeko aukera.

Hazi trukea

Hazi trukea eta liburu aurkezpena egingo dituzte Zerainen

Zeraingo kultur etxean dira ZerainLabek antolatutako bi ekintzak.

Loinatz jaiak 2025

Beasaingo Loinatz jaiak antolatzen hasteko bilera

Asteartean izango da herritar guztientzako irekia.

Felix Etxeberriak hartu du Iñaki Alberdik utzitako zinegotzi kargua Ezkion

Hirigintza, Industria eta Lehen sektoreko kargua izango du aurrerantzean.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa