'Beasain jaietan' aldizkarirako lanak aurkezteko epea zabalik dago
Maiatzaren 4ra bitarte aurkez daitezke lanak.

Beasaingo Loinatz jaietara begira jarrita daude Beti Bizi elkartekoak; Beasain Jaietan aldizkaria argitaratzeko lanean daude aurten ere. Aldizkarirako lanak, artikuluak eta bestelakoak entregatzeko epea zabalik dute maiatzaren 4ra arte, eta betibizikultura@gmail.com epostara bidali behar dira.