Guztira 46 led argi-puntu berri jarri dira, Irigoien poligonotik hasita Ormaiztegiraino.
Ordiziako eta Beasaingo udalek, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, errekaren eta arroaren egoera aztertu dute. Dibertsitate handiko eremua dela zehaztu du Aranzadik.
Ostiralean inauterietako desfilea egingo dute euskal dantzetako ikasleek Zegaman.
'Jateko Moduko Liburuak' egitasmoko ekitaldi nagusia egin dute goizean Ordiziako Barrena jauregian.
Beasaingo eta Ordiziako tren geltokietan hartu ahal izango dira autobusak. Hiru izango dira, berrogei minutuko tarteetan. Zaldibian egingo dute aurten Martxoaren 8ko manifestazioa.
Legazpiko bolatokian jokatu da txapelketaren bigarren jardunaldia, 45 bolarirekin. Lehendakari bola eta toka txapelketaren ligaxkako saioa ere jokatu da igandean.
Hogei urte daramatza Gabino Muruak (Gabiria, 1951) fruta arbolen eta bereziki sagarrondoen inausketa eta txertaketaren inguruko ikastaroak ematen, eta aurten ere emango ditu, jendeak hala eskatuta.
Hiltegiak Goierri eta Tolosaldeko 400 abeltzaini eta 75 harakini ematen die zerbitzua. Langileek hiru hilabete daramate soldatarik kobratu gabe.
'Euskal Y'-aren Nafarroako lotunearen inguruko eztabaida agenda politikoan da berriz ere. Argi hitz egin du Ramon Alzorriz PSNko eledunak: «Gasteiztik pasatu ezean, ez da egingo».
Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Ordiziako Majori kiroldegiak, 16 urtetik emakumeentzat jarduera bereziak antolatuz. Dohainik dira eta ez dago bazkide izan beharrik.
Herriko auzoetako beharrak zuzenean ezagutzeko programa da. Ostegunean, udal ordezkariek auzotarrekin ibilaldi bat egingo dute Itxaropenen, Haurreskolatik abiatuta.
Ordenagailua erabiltzen, eta sinadura digitala edo beste aukera batzuk erakutsiko dituzte. Izena eman behar da martxoaren 14a baino lehen.
Maiatzaren 4ra bitarte aurkez daitezke lanak.
Martxoaren 8an eta 9an izango da, Aisa haranera.
Martxoaren 14ra arte dago irekita urretxuarraren artelanen erakusketa.
Tximista sagardotegiaren eta Ordizia Hotelaren parean jarri dituzte Minigarbigune bana.
XX. mendearen bukaeran Australian girotutako animazioko filma bat da, eta Grace eta Gilbert anaia-arreba bikien istorioa du ardatz.
Katta-gorri elkarteak antolatuta, Brinkolako mendietan jokatu da, Larrosain inguruan. Herriko hogei ehiztarik hartu dute parte.
Elikadurarekin zerikusia duten jarrera osasungarriak eta arriskutsuak identifikatzea da hitzaldiaren helburua.