Huescara irteera antolatu du Arrastakak
Martxoaren 8an eta 9an izango da, Aisa haranera.

Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du Huescara martxoren 8an eta 9an. Aisa haranera bidaiatuko dute: Aspe edo Pico de la Garganta de Aisa (2.645 m), eta Llana edo Llena del Bozo (2.566 m) igotzea da helburua. Bi igoerak zailtasun ertain-handikoak dira ibilbidearen gogortasunagatik, izan teknika, fisikoki nahiz buruz.
Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, martxoaren 4an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, irteeraren xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.