Kiroldegian puzgarriak, larunbatean
Bi txanda antolatu dituzte, eta talde bakoitzean gehienek 30 haur ibil daitezke.
Puzgarriak Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegian. Larunbatean udalak puzgarriak jarriko ditu Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiko igerilekuan. Jarduera bi txandatan gauzatuko da: 16:30etik 17:30era 2016 eta 2015ean jaiotakoentzat izango da, eta 17:30etik 18:30era, berriz, 2014, 2013 eta 2012an jaiotakoentzat. Talde bakoitzean gehienez 30 haur egongo dira.












