Ramadanaz hitzaldi-dastaketa dute Zaldibian
Etxekonekok elkartearen 'Elkar ezagutuz' proiektuaren lehen saioa izango da.

Bihar, hilak 27, Ramadana hitzaldi-dastaketa egingo dute Zaldibiako udaletxeko batzar aretoan, 18:30ean. Hajar Samadi ariko da hizlari lanetan. Arabiar erara prestatutako tea eta pastak dastatzeko aukera egongo da. Etxekonekok elkartearen Elkar ezagutuz proiektuaren lehen saioa izango da.