Andramendiko ikasleen euskal inauteria kalerik kale
Trikiti eta pandero joleek ireki dute desfilea. Ikastolan hasi eta geltokira, kalez kale ibili dira.

Andramendi ikastolako ikasleek desfilea egin dute goizean Beasaingo kaleetan zehar, 11:00etan hasita. Trikiti eta pandero joleek ireki dute desfilea, eta haien atzetik euskal inauterietako mozorroekin jantzita ibili dira kalerik kale gainontzeko ikasle eta irakasleak. Arratsaldean, dantzaldia egingo dute ikastolako atarian, 16:00etan.