La Salleko ikasleek Erauskin plazan egin dute dantzaldia
Haur Hezkuntzako haurrak atera dira lehenengo, eta Lehen Hezkuntzakoak gero.
La Salleko Haur Hezkuntzako umeak Erauskin plazara jaisten.Laida Goiburu La Salle ikastetxekoa izan da Beasaingo ikastetxeetako desfileetan lehena. Goizean, 10:30ean Erauskin plazara jaitsi dira, Haur Hezkuntzako umeak eta irakasleak lehenengo, bertan dantza egiteko, eta ondoren Lehen Hezkuntzakoen txanda izan da, 11:00k aldera. Margolariz, Mona Lisa pinturaz eta saguzarrez mozorrotu dira txikienak.













