Ordiziako Mendizaleak, Iturrioztik Azpeitira
14 kilometroko eta 511 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea da.

Igandean, goizean goiz, 07:30ean tren geltokian autobusa hartu eta Asteasuko Iturrioztik abiatuta, Komizolatza, Txoondegi (691 metro), Erdoizta, Sagatsegaina, Munomendi, Sañu eta Arauntza mendietatik barrena Azpeitira iritsiko dira Ordiziako Mendizale elkartekoak. 14 kilometroko eta 511 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea da. Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute.