Dario Jimenok irabazi du Usurbe txirrindularitza proba
Lehenengo beasaindarra Loinatz Inoxcra taldeko Unai Aranburu izan da.

Urteko lehenengo txirrindulari proba jokatu da gaur Beasainen, Loinatz Txirrindulari elkarteak antolatuta. Kadete mailako txirrindularien 43. Usurbe proba, 10:30ean abiatu da, Nafarroa etorbidetik.
Goierriko errepideetan ia 40 kilometro osatuta iritsi dira helmugara. Gran Canaria Bike taldeko bi txirrindulari izan dira helmuigako marra gainditzen lehenak. Nafarroa etorbidean batera sartu dira, baina bietatik lehena Dario Jimeno Pardo izan da, iaz ere irabazlea izan zena. Bigarren, beraz, Aitor Mitxelena taldekidea izan da. Eta hirugarren lekuan, Zatika taldeko Aimar Ugarteburu izan da. Lehen beasaindarra, berriz, Loinatz Inoxcra taldeko Unai Aranburu izan da.






