Talai dantzari keinu Lurraren herri inauterian
Herri inauteriaren 34. edizioa da aurtengoa. Urretxuko Iparragirre plazan egin dute lehenengo dantza, inauteria herriko baserrietara gerturatu aurretik. Ikusi bideoa albistean.

Amezketako talai dantzari egin dio keinu Lurra dantza taldeak Urretxuko herri inauteriaren 34. edizioan. Goizeko 9:00etan Iparragirre plazan elkartu dira dantzari eta musikariak, urteroko ilusioarekin. Bertan egin dute lehenengo dantza, eta ondoren herriko baserrietan egingo dute.
Amezketako talai dantza berreskuratu zela 50 urte bete dira aurten. Frankoren diktadura amaierako giroan, 1976an, Zazpi Itturri elkartearen bueltan hainbat herritarrek berreskuratu zuten, eta ordutik, makil hotsak zabaldu dituzte Bedaio eta Amezketako lurretan.
Aurten, gainera, 60 urte bete dira Lurra dantza taldearen sorreratik. Urte hauetan guztietan egin duten ekarpena balioan jarri nahi izan du Gipuzkoako Foru Aldundiak, taldea Gizarte Intereseko Ondasun izendatuta.
Jarraian, gaur goizeko lehen orduan Iparragirre plazan egin duten dantzaren bideoa: