Aramatik Oier Uranga eta Oier Aldasoro sailkatu dira
Ostiralean Araman jokatu zen Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketan 8 bikotek hartu zuten parte. Oier Uranga eta Oier Aldasoro sailkatu dira
Oier Uranga eta Oier Aldasoro sailkatu dira Aramatik. Euskal Herriko mus txapelketako Aramako kanporaketa jokatu zen pasa den ostiralean. Zortzi bikotek hartu zuten parte eta Itsasondon martxoaren 22an jokatuko den Gipuzkoako finalerako Oier Uranga eta Odei Aldasoro gazteek lortu dute txartela.












