Adin Etxeren urteko batzarra, ostegunean

Idiazabalgo Adin Etxe jubilatuen elkarteak urteko batzar nagusia egingo du martxoaren 6an, ostegunean. Batzarra elkarteko egoitzan egingo dute 17:00etan lehenengo deialdian eta 17:30ean bigarrenean.
Ondorengoak dira batzarrean landuko dituzten gaiak:
- 2024ko akta irakurri eta onartzea.
- Diru kontuak aurkeztu eta onartzea, hala behar bada.
- Kuotak adostu.
- 2025 urterako ekitaldiak zehaztu.
- Batzorde kide berri baten sarrera onartu.
- Beste hainbat gai.
Elkarteko kideek bazkideei bertaratzeko deia egin diete, “ahal duzuen gehienok bertaratzea eskertuko genuke”, adierazi dute. Behin bilera amaituta, pintxo batzuk jateko aukera izango da.