Intzako dorrera irteera, igandean

Ormaiztegiko Mendi elkarteak Aralar mendilerroko Intza dorrera (Nafarroa) antolatu du igande honetarako, martxoak 9. Intzako dorrea Aralar mendilerroko mendi ezagunenetakoa da Txindokirekin batera. Ibilbideari buruzko informazioa aurkitu daiteke lotura honetan.
Igandean, 8:00etan egin dute hitzordua Kutxako aparkalekuan. Joateko asmoa dutenek aurrez jakinarazi beharko dute ormaiztegikomendizaleenelkartea@gmail.com helbidera mezu bat idatzita.
Eskolarteko mendi lehiaketa
Era berean, mendi elkarteak gogorarazi du datorren martxoaren 16ean eskualdeko mendi ibilbide neurtua izango dutela Ormaiztegin, Eskolarteko 37. mendi lehiaketaren barruan. Egun horretan lanean aritzeko boluntarioak behar ditu mendi elkarteak. Elkarlanerako prest dagoenak mezu bat bidali dezake aurrez adierazitako posta elektronikora.