Loinatz jaietan danborradan parte hartzeko izen ematea zabalik dago

Beasaingo Loinatz jaietako helduen danborrada maiatzaren 31an ospatuko da eta bertan parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Gutxienez 17 urte izan behar dira, hau da, 2008 urtean edo aurretik jaiotakoa. Izena emateko epea martxoaren 17 arte izango da, hemen.