Joxe Mari Olasagasti, Urretxuko Martxoko Ferian

Urretxuko feriek, martxokoak eta abendukoak, sona handia dute. Inguruko baserritarren topaleku dira eta urrutiagotik ere etortzen dira. Gaur, adibidez, Joxe Mari Olasagasti aizkolari handia izan dugu Urretxun. Igeldoarra idiak ikustera etorri da. Idi erakusketaz gain, zozketak izan dira. Ondoren, idi proba egin dute. Aretaren idiak eta Igeldorenak lehiatu dira eta Areta eibartarrarenak nagusitu dira.