UEMAk antolaturiko 'Salto!' udalekuak Idiazabalen amaituko dira aurten
2007 eta 2010. urteen artean jaiotako gazteei daude zuzenduta eta izena emateko epea martxoaren 1etik 31ra bitartean dago zabalik.

2007 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteek izango dute UEMAk antolatutako udalekuetan parte hartzeko aukera. Bi txandatan gauzatuko dira: ekainaren 22tik 30era eta uztailaren 2tik 10era. Azken urteetan bezala, ekimen ibiltaria izango da, Baliarrainen hasi eta, Zaldibia eta Ataun zeharkatu ondoren, Idiazabalera iritsiko dira. Herri bakoitzean bi gau pasatuko dituzte gazteek, eta herri batetik bestera oinez mugituko dira. Izena emateko galdetegia bete behar da martxoaren 1etik 31ra bitartean.
Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua, gazteen aisialdian ere eraginez.
Aurtengo udalekuak iragartzeko eta gazteen artean zabaltzeko bideoan Alegia, Azkoitia, Bergara, Etxebarria, Idiazabal, Igorre, Larrabetzu, Mallabia, Zarautz eta Zeanuriko ikasleek hartu dute parte.