Arrano Mus Txapelketa martxoaren 15ean jokatuko da
Izen-ematea ordubete lehenago egin ahal izango da, Arrano tabernan, eta 50 euro ordaindu beharko dira bikoteko.

Martxoaren 15ean, larunbata, jokatuko da 32. Arrano Mus Txapelketa, Arrano Kulturak antolatuta. 16.30ean emango diote hasiera jokoari. Izen-ematea ordubete lehenago egin ahal izango da, Arrano tabernan, eta 50 euro ordaindu beharko dira bikoteko. Lau erregetara, 30 tantotako 3 usteletara jokatuko da.
Sariak
Bederatzi sari banatuko dira. Txapelketa irabazten duen bikoteak 2.000 euro eta txapelak eskuratuko ditu; bigarren sailkatuak 1.000 euro; hirugarrenak 500 euro; eta laugarrenak 250 euro. Sailkapenean bosgarren postua lortzen duen bikoteak arkume bat irabaziko du, seigarren amaitzen duenak ardo kaxa bat, zazpigarrenak bi tarta, eta zortzigarrenak bi Magnum ardo botila. Gainera, lehen emakumezko edo bikote mistoak 250 euroko saria jasoko du.