Bertso bazkaria egingo dute Intxaurpen martxoaren 29an
Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran arituko dira kantuan. Pello Urdangarin eta Dani Oiarbide trikitilariek jarriko dute doinua.

Arriarango Intxaurpe elkartean bertso bazkaria egingo dute martxoaren 29an. Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran arituko dira kantuan. Pello Urdangarin eta Dani Oiarbide trikitilariek jarriko dute doinua.
Bazkarirako txartelak salgai daude, 30 eurotan, Beasaingo Azurmendi harategian edo Arriarango Intxaurpe elkartean izena eman martxoaren 26a baino lehen.