Lazkao Txiki musika eskolaren entzunaldiak hiru egunetan
Arratsaldeetan egingo dituzte emanaldiak Areria aretoan.

Musika Eskolako ikasleen entzunaldiak hasiko dira Arerian. Gaur bi saio izango dira: 17:00etan (Goiztiarrak eta tailerrak, instrumentuko ikasleen audizioa) eta 18:30ean (hastapeneko eta hasiberrien audizioa). Bihar, gaztetxoen audizioa izango da 17:00etan eta 18:30ean, hastapeneko eta hasiberriena. Ostiralean, berriz, ikasle helduena, 18:30ean.