Neguko Stock azokak, Beasainen eta Ordizian
Beasainen ostegunean egingo dute. Hamabost establezimenduk hartuko dute parte. Ordizian ostiralean eta larunbatean izango da: lau Plaza Nagusian, eta zortzi denda atarietan.

Negua badoa, eta udaberria badator eta herrietako saltokietan neguko arropa saltzeko azken egunak dira, udaberriko arropa berriz betetzen ari diren bitartean. Beraz, aurten ere, neguko azken produktuak prezio merkeagoan salduko dituzte Beasainen eta Ordizian, Bareak eta Ordizian merkatari elkarteen ekimenez.
Beasainen, bihar
Bihar, osteguna, Beasaingo Bareak Merkatari Elkarteko hamabost merkatarik denda atarietara aterako dute neguko stock-a, goiz eta arratsaldez. Denetariko produktuak egongo dira salgai, prezio merkeagoan.
Ordizian bi egunez
Ordizian, berriz, ostiralean eta larunbatean izango dira neguko eta kaleko azokak. Ordizian Merkatari elkarteko zortzi saltokik denda aurrean jarriko dituzte postuak, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Plaza Nagusian, berriz, lau dendaren salgaiak izango dira, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. 50 euroko hiru erosketa bale zozkatuko dituzte erosketak egiten dituztenen artean.
Beasainen
- Denda aurreetan: Alzuaran, Amets Descanso, Andreak Jantziak, Argi optika, Arku, Arnedoko Txokoa, Arteka, Bereziartu, Cortes, Itoiz, Mirari Mertzeria, Mujika Txirrinduak, Pérgola, Vicuña Sport, Xalo.
Ordizian
- Kale azoka, denda aurreetan: Arantxa, Irurena, Kixmi, Oskarbi, Serendipity, Uriba, Vicuña Confeccion, Vicuña Sport.
- Plaza Nagusian: Gofi Berri, Mirentxu, Ness by Esti Garcia, Porfirio Fernandez.