Bost Oscar sari irabazi dituen 'Anora' filma Lazkaon
Beasainen, Legazpin eta Zumarragan ere emakumeak ardatz dituzten filmak proiektatuko dituzte asteburuan.

Aurtengo Oscar sarietan garaikur gehien irabazi dituen Anora filma Lazkaoko Areria aretoan ikusteko aukera izango da larunbatetik astelehenera bitartean. Bost Oscar jaso ditu guztira, tartean film onenarena, zuzendari onenarena eta emakumezko aktorerik onenarena.
Martxoaren 8ko asteburuaren bat eginez, Beasaingo Usurben Aun estoy aqui filma emango dute larunbatetik astelehenera, egun berberetan Zumarragako Zelai Ariztin Maria Callas eta Legazpiko zineklubean Shayda ostiralean, Latxartegi aretoan.