Emakumeak margotzera atera dira kalera
Urtero bezala, pintura ikastaroko ikasle batzuk udaletxe azpian izan dira goizean margotzen, Kimetzek antolatuta.

Martxoak 8 emakumeen egunaren harira, hainbat emakume margolari kalera atera dira margotzera gaur goizean Ordizian. Kimetz Emakumeen Elkarteak urtero antolatzen duen ekimena da. Pintura ikastaroan klaseetan ontzen ari diren margolanak kalean margotzeko aukera ematen die ekimenak. Aurten hamar bat emakumek parte hartu dute. Udaletxe azpian egon dira margotzen.
Ikusi goizeko argazkiak: