'Estela, bidaia' liburua aurkeztuko du Eneritz Martinek
Ostiralean izango da aurkezpena Beasaingo udaletxean.

Eneritz Martin Diaz beasaindarrak bere lehen eleberri laburra, Estela, bidaia, aurkeztuko du, ostiral arratsaldean, Beasaingo udaletxeko areto nagusian, 18:30ean hasita, Beasaingo Batzoki Kultur Elkartearen ekimenez, eta Beasaingo Udalaren babesarekin.
Eleberri hau, bere esperientziatik idatzi du. Hain zuzen ere, eleberriak egiten duen kontakizunaren eta bertan agertzen diren pertsonaien bidez, Martinek, bere gainditze istorio pertsonala kontatzen du. Aurkezpena, lan honen sortze prozesuaz hitz egiteko eta bere bizipenen inguruan hausnartzeko baliatuko du. Herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.