Inauterietako jaialdia bihar eguerdian, Zubipe kiroldegian
San Andres herri eskolako inauteri festa, iaz Zubipen. Ormaiztegiko Udala Aste beteko atzerapenarekin ospatuko dituzte inauteriak aurten Ormaiztegin. San Andres herri eskolak urtero egiten duen inauteri jaialdia bihar eguerdian izango da. 14:30ean emango diote hasiera Zubipe kiroldegian jaialdi koloretsuari. Ondoren, merienda banatuko da parte hartzaileen artean eta Hodei magoaren ikuskizunarekin amaituko dute festa, 16:30ean Karramarro aretoan.













