Martxoaren 8rako antolatutako ekintzekin hasiko da 5. Lilaldia Idiazabalen
Aizan talde feministak, Idiazabalgo Udalak eta herriko hainbat eragilek antolatu dute elkarlanean, beste urte batez.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Lilaldia antolatu dute bosgarrenez Aizan talde feministak, Idiazabalgo Udalak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean. Aurreko ekitaldietan bezala hilabete osorako ekintza sorta prestatu dute. Aurtengo egitarauari larunbatean emango diote hasiera martxoaren 8rako antolatutako hainbat proposamenekin.