Txistularien alardea ETB1eko 'Oholtza' saioan, larunbatean
'Idiazabal Oholtzan: Herritik herrirako' izena eman diote San Blas jaietan grabatutako kontzertuarekin egindako saioari.
San Blas jaietako 32. txistularien alardea Zelaa kiroldegian. Idiazabalgo Udala ETB1ek Idiazabalgo San Blas jaietako txistularien alardea eskainiko du larunbat gauean, 22:00etan, Oholtzan saioan. Idiazabal Oholtzan: Herritik herrirako izena eman diote saioari eta Birigarro txistulari elkarteak urtarrilaren 25erako antolatu zuen 32. Txistularien alardeko irudiak eskainiko ditu.













