Antzezlan bana Beasainen eta Zumarragan
'Heisenberg' obra Usurbe antzokian izango da ikusgai, eta 'Miñan' Zelai Arizti aretoan.

Gaur antzerki saioak izango dira Beasainen eta Zumarragan. Beasaingo Usurbe antzokian, 20:30ean, Heisenberg lana antzeztuko dute. Aktoreak Ramon Agirre eta Naiara Arnedo dira. Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 20:15ean, Miñan antzeztuko dute. Antzezlan honetan Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Fernandez de Larrea eta Mikel Kaye aktoreek lan egiten dute.