Emakumean Nazioarteko Eguna ospatzeko asteburu betea antolatu dute Ormaiztegin
Datorren astean zehar ere hainbat ekintza daude antolatuta; TTipi ttapa morea, emakumeen arteko hizketaldia edo bakarrizketa saioa, besteak beste.

Ormaiztegiko Udalak, Ormaiztegiko emakume sareak, Zumalakarregi museoak eta Oin harriak jubilatu elkarteak Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarau zabala prestatu dute gaur hasi eta martxoaren 18ra bitartean.
Gaur, San Andres herri eskolarekin elkarlanean inauteri festa egingo dute gaur eguerdian Zubipen. Bihar, martxoak 8, Zaldibian egingo den eskualdeko mailako manifestaziora joateko hitzordua egin dute eguerdian eta arratsaldean, emakumeen eguneko txokolate jana antolatu dute 17:30ean gizarte etxean.
Asteburuko ekintzekin amaitzeko, igandean, Maria de Maeztu (Gasteiz, Araba, 1881-Buenos Aires, Argentina, 1948) pedagogo eta hezitzaileari buruzko ihes gela izango da gizarte etxean ondoko txandetan: 10:30, 12:00 eta 13:00 eta 16:30, 18:00 eta 19:30. 6 eta 8 lagun arteko taldeetan eman daiteke izena eta 16 urtetik gorako gazteei dago zuzenduta.
Datorren astean, Ttipi ttapa morea, emakumeen arteko hizketaldia, irakurle taldearen saioa eta bakarrizketa dituzte antolatuta, besteak beste. Ikusi egitaraua osorik ondoko kartelean.