Igartza Musika Bekaren irabazleak, oholtzara
Xurxo Morales saxofoi-jotzaileak eta Alejandro Costa klarinete jotzaileak kontzertua egingo dute Igartzako jauregian.

Igandean Igartza Musika Zikloko emanaldia egingo dute. Kontzertua berezia izango da, Igartza musika bekako irabazleek joko baitute. Xurxo Moralesek eta Alejandro Costak, hain zuzen ere. Beasaingo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu duen kontzertu hau 19:00etan hasiko da. Beasaingo Udalak eta Musikenek antolatzen duten sariketan Donostian ikasten duten ikasleak saritzen dituzte. Moralesek saxofoia jotzen du eta Costak klarinetea.