Elkarretaratzea eta konpresa eta tanpoi bilketa Legazpin
Elkarretaratzearen aurretik egin dute bilketa, egoera zaurgarrian dauden emakumeen artean banatzeko. Ondoren, hamaiketakoa egin dute.

Legazpiko asanblada feministak deituta, elkarretaratzea eta tanpoi eta konpresa bilketa egin dute Martxoaren 8an legazpiarrek, Euskal Herri plazan. Elkarretaratzearen aurretik jaso dituzte konpresak eta tanpoiak, egoera zaurgarrian dauden emakumeen artean banatzeko. Elkarretaratzearen ondoren, berriz, hamaiketako komunitarioa egin dute, asanbladak eramandako janariarekin. Legazpiko asanblada feministak deitutako mobilizazio honetan ere Faxismoaren aurka ausardia eta aliantza feministak izan da leloa, Euskal Herriko Mugimendu Feministarekin bat.