Ordiziako Udalaren Martxoaren 8ko Adierazpena
Otsailaren 27ko Ordiziako Udalbatzak aho batez onartu zuen Martxoaren 8ko adierazpena.

Otsailaren 27ko Ordiziako Udalbatzak aho batez onartu du Martxoaren 8ko adierazpena. Honela dio hitzez hitz:
“Gaur, 2025eko martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Beijingo Adierazpena eta Ekintza Plataforma adopzioaren 30. urteurreneko ospakizunarekin bat egin nahi dugu.
1995ean Beijingen egin zen Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentzian adostutako akordioek genero-berdintasuna, emakume eta neska guztien ahalduntzea eta giza eskubideak gauzatzeko munduko ibilbide-orria abian jarri zuten.
Ibilitako azken 3 hamarkadetan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira, baina bilakaera desorekatua izan da eta oraindik munduko herrialde bakar batek ere ez du lortu emakumeen eta gizonen arteko genero-berdintasuna. Hala eta guztiz ere, berdintasun-indizeek aurrerapena nabarmena izan dela erakusten dute, berdintasun-politiken araudi- eta erakunde-garapena eta mugimendu feministaren bultzada iraunkorra bateratu diren testuinguruetan.
30. urteurren horrek konpromisoak eta borondateak berritzeko aukera ematen digu, Beijingen adostutako berdintasunaren helburuak lortzeko, beharrezkoak diren baliabideak bideratuz, erronkei eta oraindik dirauten oztopoei aurre egiteko.
Euskal erakundeek eta, bereziki, tokiko gobernuek, 30 urte hauetan metatutako ebidentzia dute, eta horrek agenda feminista globalean oinarritutako berdintasun-politiken bermatu eta legitimatu egin du.
Euskal udalek genero-berdintasunaren lorpena bizkortzeko mundu-mugimenduarekin bat egin dute, emakumeen eta nesken ahalduntzearen eta emakumeen eskubideen defentsaren aldeko apustua eginez. Tokiko eremutik arlo kritiko globaletan aurrera egiten laguntzeko, Ordiziako Udalak berretsi egiten du Ordizian berdintasun-politikak bultzatzeko konpromisoa, eta, testuinguru horretan, konpromiso hauek hartzen ditu:
- Udalak genero-berdintasunarekin eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzekin duen konpromisoa ikusaraztea. Herriko mugimendu feministarekin etengabeko hartu-emana bermatuz.
- Jabekuntza Eskola sustatzen jarraitu, herriko mugimendu feministarekin adostuz bertako ekintza eta programaketa.
- Erakundeak barrura begira egindako programak eta ekintzak jakinaraztea, beste erakunde publiko edo pribatu batzuentzat jarraitu beharreko adibide gisa:
- Ordiziako Udalaren emakumeen eta gizonen berdintasunerako barne-plana.
- Ordiziako Udalaren protokoloa sexu-jazarpenari aurre egiteko (2025).
- Berdintasun-politikak garatzeko eta indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko egiturak indartzea, eta baliabide eta langile nahikoz hornitzea, berdintasunerako politika publikoen kalitate-estandarren arabera.
- Udaleko berdintasun-arloko langileak eta zuzkidura ekonomikoa indartzea.
- Emakumeen elkartegintza eta elkarte feministak sustatzea eta sortzea, horien bidez, berdintasun politika publikoetan, emakumeak solaskideak izan daitezen eta eragin dezaten. Eta Berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako borrokari buruzko tokiko ekintza-planetan jasotako agenda feministen gaineko kontuak ematea, aldian-aldian.
- Berdintasun-mahaia bultzatzea eta sortzea.
-
Tokiko gobernuetan emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzeko eta eragiteko errazten dituzten baldintzak sortzeko akordioak hartzea.
-
Ordiziako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Udal Plana eguneratzea eta berritzea.
-
Arreta eta koordinaziorako tokiko protokoloak eguneratzea, bai eta erakundeen erantzunerako protokoloa ere, indarkeria matxista jaso duten emakumeen erreparazioan eta haien ingurune sozial eta komunitarioan arreta jarriz.
-
Arreta- eta koordinazio-protokoloa formalizatzea, eta erakundeen erantzun-protokoloa eguneratzea, “erreparazioa” lehentasunez integratuz.
-
- Herritarren artean indarkeria matxistari aurre egiteko programak garatzea, gizonak eta mutikoak bereziki mugiaraziz.
- Nerabeei eta gazteei zuzendutako hezkuntza-gune ez-formaletan hezkidetza-programa indartzea.
-
Zainketen ekonomia eraldatzeko tokiko prozesuak abian jartzea, ikuspegi feministatik.
-
Komunitate-mailan sortu berri den zaintza-mahaia sustatzea eta baliabidez hornitzea.
-
-
Ekimen berritzaileak eta estrategikoak sustatzea, bizitzako eremu guztietan sexu- generoagatiko desberdintasun-egoerak mantentzen eta indartzen dituzten egiturazko faktoreetan zuzenean eragiten dutenak, beste erakunde eta erakunde publiko, pribatu eta sozial batzuekin koordinatuta eta sarean lan eginda. Berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako borrokari buruzko tokiko ekintza-planetan jasotako agenda feministen gaineko kontuak ematea, aldian-aldian”.