Ane Abladenok 'Zapalduon pedagogia' aurkeztuko du Beasainen
Udalak antolatutako 'Ireki liburuak begiak irekitzeko' kanpainaren barruan egingo du aurkezpena liburutegian.

Ane Ablanedok azken urteetan Berria egunkarian eta batez ere Argia aldizkarian argitaratu dituen iritzi-artikuluen bilduma da Zapalduon pedagogia liburua, askatasunaren bilaketa ardatz duten gogoetez osaturikoa. Bihar, martxoaren 11n, Beasaingo liburutegia aurkeztuko du, 17:30ean.
Heziketaz eta psikologiaz ari da, alde batetik, baina nagusiki euskal politika du ardatz, non euskara, euskal hezkuntza edo autodeterminazioa bezalako gaiak jorratzen dituen. Bilduma honetan, Ablanedoren artikulu guztiak dira askatasunaren aldeko deia edota askapenerako aldarri, eta denek luzatzen dute iraultza txiki edo handietarako gonbita inplizito edo esplizitoa.