Kanpainaren funtzionamendua
- Eskaera epea. martxoaren 26a baino lehen egin behar dira.
- Eskaera egiteko bidea. Webgunea izango da eskaerak egiteko bide nagusia: Errigora.eus. Hala ere, telefono bidez ere egin ahal izango dira eskaerak.
- Eskaerak jasotzeko. Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran jasoko dituzte eskatzaileek produktuak bakoitzaren herrian, eskaera egitean aukeratutako gunean.
- Ordaintzeko. Online eginez gero eta 150 euro baino gehiagoko eskaria bada, bi zatitan ordaintzeko aukera izango da. Bizum bidez ere egin daiteke ordainketa. Bestela, eskudirutan, produktuak jasotzerakoan.
230.000 euro, azken kanpaina
Euskarari Puzka azken kanpainan, 2024ko udazkenekoa, Errigorak 16.000 saski saldu zituen Euskal Herri osoan, eta emaitzei erreparatuta inoizko kanpaina onenetakoa izan zela azpimarratu zuten, saldutako 16.000 saski horien bidez 230.000 eurotik gora bideratu ahal izan baitzituzten Ager zonaldeko euskalgintzara (AEK, Ikastolak, Sortzen eta Agerraldia). Ezin hobeak diren emaitza horien atzean “komunitate oso baten ahalmen eta ahalegina dagoela” aldarrikatu zuen Errigorak balorazioaren berri ematerakoan. “Errigoraren komunitatea osatzen duten bolondres, ekoizle eta kontsumitzaileek jarritako indarrari esker lortu dugu kanpainaren arrakasta. Auzolanari esker soilik da hau posible!”, adierazi zuten.