Jon Salaberria kimu mailako txirrindulariak Oñatiko proba irabazi du
Goierri txirrindularitza eskolako Jon Salaberriak (Goifiber taldea) kimu mailako lasterketa irabazi zuen larunbat arratsaldean Oñatin. Proba horretan benjamin eta haur mailakoak ere aritu ziren. Goizean kadete mailakoak, Zatika-Oxykor taldea, Mendaron aritu ziren. Aimar Ugarteburu izan zen onena. 11. postuan heldu zen helmugara. Igande arratsaldean, gazte mailakoak Mutrikun (Bellota taldea) aritu ziren. Ibilbide gogorra zen, baina guztiek bukatzea lortu zuten.
Datorren asteburuanri dagokionez, benjamin, kimu eta haur mailakoak Bergaran arituko dira larunbat arratsaldean, kadete mailakoak Zarautzen larunbat goizean eta gazte mailakoak Azpeitian igande arratsaldean.