TAO gune berriko margotze lanak hasi ditu Beasaingo Udalak
Apirilaren 1ean jarriko du martxan TAO eremu berria.

Apirilaren 1ean jarriko dira martxan TAO eremu berriak Beasainen, eta dagoeneko margotze lanekin hasi da. Kolore desberdinak erabiliz egoiliarren guneak, errotazio altukoak eta egonaldi ertainekoak bereiziko ditu udalak datozen egunetan.
Egoiliar baimenak eskatu edota edozein zalantza argitzeko, TAO bulegoa irekita dago udaletxean, udaltzaingoaren ondoan. Arreta zerbitzu hau erabiltzeko, hitzordua eskatu behar da. Udalaren egoitza elektronikoaren bidez ere kudeatu daiteke.
Araudi berriak hainbat berrikuntza ekarriko ditu bai bertakoentzat, bai inguruko herrietatik inguratzen direnentzat. Nagusienak ondorengoak dira: aparkatzeko S2 sektore berriaren sorkuntza, Barrendain plazatik Dolarearainoko eremua hartuko duena; egoiliar baimena dutenentzat aparkaleku esklusiboak sortuko dira erdigunean; landa auzoetako bizilagunek eta merkatari txikiek aparkatzeko baimenak eskatu ahal izango dituzte; eta sektore guztietan lehen 20 minutuak doan izango dira tiketarekin, egoiliarrentzako bakarrik diren aparkalekuetan izan ezik.
Informazioa edota arreta bulegoan hitzordua eskatzeko deitu 661 202 832 telefono zenbakira, idatzi tao-ota@beasain.eus epostara, edo sartu www.beasain.eus/tao webgunean.
APARKATZEKO GUNEAK:
- Gune marroia (egonaldi motza): Lehen 20 minutuak doan izango dira eta gehienez ordu eta erdi aparkatu ahalko da (1,5€). Egoiliar-baimenarekin ezingo da aparkatu. Gernika pasealekuko frontoi atzea, Barrendain plaza eta Anbulategia.
- Gune urdina (egonaldi ertaina): Lehen 20 minutuak doan izango dira eta gehienez 4 ordu aparkatu ahalko da (4€). Goiz edo arratsaldeko ordutegi blokeak osatzeko aukera. Egoiliar-baimenarekin aparkatu ahal izango da, beti ere sektore berekoa bada. Erdigunean, S1 eta S2 sektoreetan kokatzen da.
- Gune berdea (egonaldi luzea): Lehen 20 minutuak doan izango dira eta gehienez 7,5 ordu aparkatu ahalko da (3€), egun osoa. Egoiliar-baimenarekin ezingo da aparkatu landa-auzoetako herritarrak izan ezik. Gipuzkoa plaza, Trenbide kalea eta Gernikako pasealekua.
- Gune gorria (Ezkiaga): Ezkiaga sektorean (ZE). Orain arte bezala. Ezkiaga auzoan bakarrik aparkatu ahal izango dute baimendutako egoiliarren ibilgailuak ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 23:00etatik 08:30era.
- B-R egoiliar-baimendun plaza esklusiboak (berria): Bere sektorean baimenduta dauden egoiliarrek bakarrik aparkatu ahal izango dute (S1 edo S2). Urte osoan, 24 orduz. S1 sektorean baimendutako egoiliarrek ezin izango dute S2ko egoiliarren plazetan aparkatu, eta alderantziz.