Ahoz Aho jaialdiko ipuin narrazio lehiaketa, bost partaiderekin
Martxoaren 15ean, larunbatean, 19:00etan hasiko da 'Kontatu gurekin' lehiaketa, Ordiziako D'elikatuzen.

Larunbatean, martxoaren 15ean hasiko da Ordizian Ahoz Aho jaialdiko, XIII. Ipuin Narrazio Lehiaketarekin. Aurten, bost lagunek hartuko dute parte Kontatu gurekin lehiaketan, 19:00etan, Ordiziako D’Elikatuz gunean.
Partaideak:
- Joxe Aldasoro (Etxarri-Aranatz)
- Maria Alonso (Donostia)
- Urtzi Gorostiaga (Ataun)
- Amaia Pagola (Tolosa)
- Asier Zubia (Aretxabaleta)
Ixabel Agirresarobek aurkeztuko du saioa. Eta artista gonbidatu bat ere izango da: Galiziako Quico Cadaval.
Egitaraua
Ordizian Ahoz Aho jaialdiaren barruan egingo dituzten gainerako jardueren egutegia ondorengoa da.
- Martxoak 15: 13. Ipuin Narrazio Lehiaketa, 19:00etan, D’elikatuzen.
- Martxoak 22: ‘Ordiziako plazak 100 urte’. Plaza Nagusian eta Garagartza plazan, 18:00etan.
- Martxoak 25: Ixabel Agirresarobe Jakintza Ikastolan, 10:00etan.
- Martxoak 26: Larraitz Urruzola Urdaneta ikastetxean, 10:00etan.
- Martxoak 27: Nico Luibo eta Amaia Elizagoien D’elikatuzen, 17:30ean.
- Apirilak 2: Amaia Egidazu, Barrena Jauregian, 17:30ean.
- Apirilak 4: Ahozkotasunaren Gala Nagusia eta 13. Ipuin Narrazio Lehiaketako finala, D’elikatuzen, 19:00etan.