Ataunek informazio taula berriak ditu
Udaleko informazioa iragartzeko eremua eta eragileena bereizi dituzte.
Udal informazioa eta eragileena iragartzeko panela, bitan bereizita.Ataungo Udala Ataungo Udalak erreferentziazko guneetan zeuden informazio taula edo panelak berritu ditu. Haiek erabiltzeko honako jarraibideak proposatu ditu:.
- Taulen ezkerraldeko eremua, udaleko informazioa iragartzeko da. Beraz, leku hori udal oharrentzat gordetzeko eskatu du.
- Elkarte edo mugimendu bakoitza arduratu beharko da jarri dituen kartelak kentzeaz.
- Herri Antzoki ondoan dagoen taula herrian antolatzen diren kultur ekintzen panela izatea nahi du udalak. Ondorioz, kultur ekintzak baino ez dira iragarriko bertan.

Ataungo antzokiaren atarian jarritako informazio panela.Ataungo Udala













