Jose Perearen lanak ikusgai, Joan Kruz ile apaindegiko erakusketa berrian
Martxoan eta apirilean zehar ikusi ahal izango dira 'Margoak, marrazkiak eta libururen bat edo beste' izenburupean.

Jose Perea Barro da Joan Kruz ile apaindegiko erakusketa berriaren artista gonbidatua. Martxoan eta apirilean zehar, Sevillan (Espainia) jaio baino Hendaian (Lapurdi) bizi den artista honen lanak egongo dira ikusgai Kale Nagusiko areto horretan.
Pereak margoa eta marrazkia lantzen ditu batez ere, eta Legazpira ekarritako lanak Margoak, marrazkiak eta libururen bat edo beste izenburupean bildu ditu. Erakusketan «denboran zehar bidaia bat» proposatzen du, eta horretarako 1990eko hamarkadan «momentuaren berehalakotasuna» islatuz egindako marrazkiak, eta horri kontrajarriz, «denboran zehar materia nola eraldatzen den eta istorioak nola pilatzen dituen» aztertzen duten margo eta liburu berriagoak jaso ditu.