Naiara Martin izan da udal egutegiko otsaileko irabazlea
Herriko ostalaritzan edo merkataritzan gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du.

Herriko musikariak zen Legazpiko Udalaren egutegiko otsaileko galderaren erantzuna, eta Naiara Martinek irabazi du saria, asmatu duten 91 herritarren artean egindako zozketan. Nerea Lopez de Heredia zinegotziak entregatu dio herriko merkataritzan edo ostalaritzan gastatzeko 50 euroko erosketa txartela.
Martxoko lehiaketa martxan dago orain. Erantzunak udalaren www.legazpi.eus webgunean eman behar dira.