Pantailen erabilerari buruzko formakuntzako bi saio Legorretan
Ugarotarrak Guraso Elkarteak, Ugaro Herri Ikastetxeak eta Legorretako Udalak elkarlanean bi saio antolatu dituzte. Miren Ros Aiertzaguenak gidatuko ditu

Ugarotarrak Guraso Elkarteak, Ugaro Herri Ikastetxeak eta Legorretako Udalak elkarlanean, mugikorrek, pantailek eta sare sozialek seme-alabengan dituzten ondorioez hitz egiteko, bi formakuntza saio antolatu dituzte. Miren Ros Aiertzaguenak gidatuko ditu bi saioak.
- Martxoaren 13an, haurrengan (0 urtetik aurrera), zein nerabeengan duen eraginaren inguruan hitz egingo da.
- Martxoaren 27an, 10-12 urte bitarteko haurrengan duen eraginaren inguruan eta beraiekin egindako lanak emandako emaitzaren inguruan hitz egingo da.
Formakuntza saioak udaletxeko batzar aretoan izango dira, 17:30ean. Aurrez izena eman behar da.