Amelia Jauregi, 'Baserritik' egitasmoko elkarrizketatua
Gabiriako artzain eta gaztagilea baserriko bizimoduaz aritu da, genero ikuspegia aintzat hartuta.

Ezkio Igartubeiti baserri-museoaren Baserritik egitasmoaren helburua da gaur egungo baserri eta landa ingurunean sakontzea.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, eta genero ikuspegia aintzat hartuta, emakume baserritarren ahotsetik ezagutu nahi izan dute baserriaren gaurkotasuna.
Horretarako Amelia Jauregi Gabiriako Baztarrika baserriko artzain eta gaztagilea elkarrizketatu duten aurten. “Bere ibilbide luzean emakume artzainen ofizioa aldarrikatu izan du une oro, euren lan baldintzengatik borrokatuz eta parekidetasuna bilatuz. Erretiroa hartu arren, oraindik ere gizartearentzat lanean dihardu”.