Beasaingo udal eraikinen 100 urteei errepasoa
Juantxo Unanua Artolainek eta Xabi Garmendia Garciak osatu dute liburua.
Beasaingo udal eraikina, Loinazko San Martin plazan.Ariane Vierbücher Bihar, osteguna, 19:00etan, Beasaingo udaletxeko areto nagusian, Udal eraikinen mendeurrena, 1924-2024 liburuaren aurkezpena egingo dute Juantxo Unanua Artolainek eta Xabi Garmendia Garciak, lanaren egileek. Udalak argitaratu eta San Martin Inprimategiak maketatutako argitalpen honek, udal eraikinaren mendeurrena ospatzen du, 100 urteetako historia, arkitektura eta eraldaketen ibilbide zehatza eskainiz.
Liburua ez da datu historikoen bilketa soil bat, baizik eta komunitatearen eta bere nortasunaren bilakaerari egindako omenaldia, gune enblematiko horien bitartez.













