Beste bost greba egun hezkuntza publikoan
Gehiengoa osatzen duten sindikatuek grebara deituko dute martxoaren 25erako, 26rako eta 27rako, eta apirilaren 1erako eta 2rako.

Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek aurrera egingo dute greba zikloarekin Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetan. Urtarrileko eta otsaileko greba deialdien ondoren, mobilizazio horien «arrakastak» Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila «hitzarmen berrietarako proposamenak mahai gainean jartzera» behartu dutela azaldu dute . Hala ere, sindikatuaren arabera proposamen horiek “oraindik oso urrun” daude langileen eskakizunetatik, eta, horregatik, grebara joko dute berriro: martxoaren 25ean, 26an eta 27an, eta apirilaren 1ean eta 2an.