Etxebizitza politikaren gaiaz bilera irekia, bihar

Etorkizuneko Ezkio herritarrekin batera diseinatu eta planifikatzeko Herri plana parte hartze prozesua jarri zuen abian udalak pasa den urrian. Behin lehendabiziko ondorioak atera eta ordenatu ostean, parte hartze saioei hasiera emango diete larunbatean, martxoak 15. Aurretik, bihar Ezkion etxebizitzaren egoera zein den aztertzeko eta herritarrek dituzten beharrak ezagutzeko bilera irekia deitu dute 18:30ean udaletxean. Gai hau sarri aipatu da prozesuaren lehen fasean eta aparteko lanketa egingo dute.