‘Kortxoaren dilema’ antzezlana Ordizian
Endreduzko thriller politikoa taularatuko dute Patxo Telleria eta Mikel Martinezek.

Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek endreduzko thriller politikoa taularatuko dute ostiralean Herri Antzokian, 22:00etan, Kortxoaren dilema antzezlanean. 70 urteko irakaslea eta 60 urteko ikaslea dira protagonistak. Sarrerak salgai daude Kutxabank-en webgunean edo leihatilan.