Postal Kolekzionistak taldearen kontzertua Ordizian
Tolosaldean sortutako pop musika taldea da, eta Eneritz Iturriotz ordiziarra da taldekideetako bat.

Ordiziarrock-en Delikantuz zikloaren barruan, bihar, 19:00etan D’Elikatuzen, Postal Kolekzionistak taldearen kontzertua izango da. Dohainik da. Postal Kolekzionistak 2018. urtean Tolosan sortutako pop musika taldea da. Tartean dago Eneritz Iturriotz ordiziarra ere.