Datozen lau urterako Ordiziako Klasikoa-Rural Kutxa Sari Nagusia bermatuta
Txapel Gorrik jakinarazi du akordio horretan "erabakigarria" izan dela Rural Kutxak "tokiko garapenarekin eta gure Klubaren balioekin duen konpromisoa eta identifikazioa".

Ordiziako Txapel Gorri Kirol Elkarteak akordioa lortu du Rural Kutxarekin datozen lau urteetarako, epe horretan probaren bideragarritasuna bermatzeko. Txapel Gorrik ohar bidez jakinarazi duenez, “akordio horretan, erabakigarria izan da Rural Kutxak tokiko garapenarekin eta gure Klubaren balioekin duen konpromisoa eta identifikazioa, ehun urtetik gorako gure probak edizio gehiago izaten jarrai dezan”.
Era berean, Txapel Gorritik, eskerrak eman nahi dizkie “Ordiziako Udalari, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, babesleei, bazkide babesleei eta gainerako kolaboratzaile / boluntarioei, urte hauetan guztietan Klasikarekiko erakutsi duten konpromisoagatik. Haien ahalegin eta laguntzarik gabe, ezinezkoa izango litzateke proba hau egiten jarraitzea”.