'Emakumeak gailurrera' mendi irteera egingo dute larunbatean Legazpin
Korosti Trail proben antolatzaileek egin dute deialdi irekia, baina batez ere emakumeei zuzenduta dago. Ibilbidea 10 kilometrokoa izango da.

Korosti Trail mendi lasterketen antolatzaileek Emakumeak gailurrera mendi irteera prestatu dute larunbaterako, hilak 15, Legazpiko Udalaren laguntzaz. Batez ere emakumeei zuzendutako irteera izango da, 10 kilometro inguruko ibilbidearekin, baina deialdi irekia egin dute.
Antolatzaileek diotenez, “geroz eta gehiago gara kalean zein mendian kirola egiten dugun emakumeak, eta deialdi honen helburua da gure arteko saretzea gauzatzeko pausu bat ematea”. Dena dela, emakumeak ez direnak ere parte hartzera animatzen dituzte.
Irteeran 10:00etan izango da, Euskal Herria plazan, eta Korosti eta Jentiletxe gailurretatik pasako dira gero. Amaieran, mokadutxo bat egingo dute partaideek Kale Nagusian, Gurrutxaga eta Karibe Berri tabernen eskutik.